GinTonic Music: Producciones musicales, Management Promozio musicalak

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1942) ez da bakarrik euskal kantan aintzindari garrantzitsuenetako bat, ezta bakarrik ere gure lurreko nortasun ikur ospetsu eta maitatuenetariko bat; Lertxundi, gehien bat, gizatasun, sentiberatasun eta biluztasunez betetako abestiren artisau zoragarria da. Bere lan prozedura batez ere askatasun sormenean, xehetasunean eta eguneroko ahaleginean oinarritua da. Baita ere bere intuizio naturala handian eta bere sekulako gustu melodikoan. Honi denari esker bere baitan sortu da sentzu estetiko aberats bat, iradokigarria eta bereziki komunikatiboa. Benito Lertxundik abestiaren barruan bere burua aurkitzea bilatzen du eta modu horretan harrapatzen gaitu sakon sakonetik, gu bere sentimenduen zuzeneko partaideak bihurtzen.

Hau dela eta Lertxundik, 40 urtetako jarduera musikal profesional gogor baten ondoren, 14 erreferentziazko diskak eta kontzertu hunkigarri kontaezinen ondoren, herri kantaren puntan jarraitzen du eta bere ahotsa jadanik gure kulturaren taupadaren oiartzuna bilakatu da.

40 urtez ikasten egonak bere gaur egungo zuzenekoaren soinudun-isladarik naturalena eta odolberoena da. Gernikan grabatua (2005.eko martsoaren 3an) eta Tolosan (2005.eko martsoaren 11an), lan bikain honen gakoak hain zuzen ere hauxe du bere oinarria: bere kontzertuen indarra eta hunkipena, bai artistari bai publikoari zirrara sartzen dion horixe bera, zenbait artista belaunaldi eta garai ezberdinen gainetik bizirik eta irauten mantentzen duen hori.

Diskografia:

  • Ez Dok Amairu (1971)
  • Oro laño mee batek (1974)
  • Eta maita herria, üken dezadan plazera (1975)
  • Zuberoa (1977)
  • Altabizkar (1981)
  • Gaueko ele ixilen baladak (1985)
  • Mauleko bidean (1987)
  • Pazko gaierdi ondua (1989)
  • Hunkidura kuttunak I (1992). Doble CD.
  • Hunkidura kuttunak II (1993). Doble CD.
  • Hitaz oroit (1996)
  • Auhen sinfonikoa (1998).

Noticias de Benito Lertxundi

Próximos conciertos de Benito Lertxundi

Fecha Concierto Info Tickets
2008-11-29 Benito Lertxundi en el Palacio Euskalduna (Bilbao)
2008-11-15 Benito Lertxundi en el Auditorio Baluarte (Iruña)
2008-11-09 Benito Lertxundi en el Kursaal ( Donostia)
2008-08-23 Benito Lertxundi Festival Bidasoa Folk Hendaia
2008-08-09 Benito Lertxundi-Polideportivo de Mutriku Tickets
2008-05-09 Benito Lertxundi en Abadiño
2008-04-26 Benito Lertxundi Sala Iturbidea Urrugne Tickets

Gintonic Music · Contacto